

LARGANTZAtik iritzi -eta kultu- askatasuna, eta batez ere gizartearen aniztasuna aldezten ditugu, baldin eta legearen eta berdintasuna, askatasuna eta anaitasuna bezalako baloreen etikaren barnean jarduten bada.
Gauzak horrela, halako une batean SEKTEN "armiarma-sare" horretan ahaide edo lagun minen bat erori zaien zu bezalako ehunka pertsonari laguntzeko zona izan dugu azken urteotan. Sekta horiek, beren jatorria, ideiak edo planteamenduak alde batera, neurrii handixeagoan edo txiikixeagoan denok erantzule garen gizarte baten inkonformismoan eta balore-krisian bazkatzen dira.
Mila mozorroren atzean ezkutatzen dira, baina gauza bat bakarra dute helburu: nola edo hala dirua lortzea iruzur eginez. Beldurra sartuz eta askatasuna moztuz. Horietako asko eta askoren arabera, helburuak justifikatzen ditu baliabideak. Beretako gehien gehienek, modu "sibilinoan" batzuetan eta aurpegira besteetan, teknika psikologiko hertsatzaileak baliatzen dituzte jende erakarri eta beren kideak doktrinatzeko. Gizabanakoaren kritika-gaitasuna hutsaren hurrengo bihurtzen dute. Taldearen interese¡ arrotz zaien oro erauzten diete beren jarraitzaileei edo kideei.
SEKTAK, gaur, hemen eta orain, hainbat eratara daude mozorrotuak: merketari elkarte, sasi-erlijio, kultura -edo filosofia- talde, droga-mendekotasunetik ateratzeko zentro, karitatezko erakunde, GKE, norbere burua hobetzeko kabinete, astaburuetako ikastaro zein baino zein desberdinago, etab. modura, alegia. Azken batean, askatasun osoa du bakoitzak bere bidea eta bere lagunak aukeratzeko. Bestelako bizimodu bat antolatzeko. Baina ez dadila informazio-faltagatik izan; ez diezazutela "erbiaren ordez katua" sartu. "Txoriburu" asko dabil hortik zehar, orojakitun itxuran, baina ezerez-jakitun benetan.
Horregatik guztiagatik gauzkazu, bada, LARGANTZAn. Giza nortasuna manipulatzen duten taldeei buruzko ahoikularitza edo informaziorik behar baduzu, laguntza psikologikoaren premian bazaude, norbait salatu nahi baduzu edo lege-euskarriz jantzi nahiko bazenu, jakizu hemen daukazula gure taldea, boluntarioz, psikologoz eta abokatuz osatua, seriotasun eta konfiantza osokoa.
Juantxo Dominguez
LARGANTZAko Lehendakaria
Eusko Legebiltzarraren Sektei buruzko
lkerketa Batzordeko lehendakari ohia
1994 - 1998ko legealdian