Harrapatuta dagoenarekin harremana izaten ahalegindu (zuzenean,gutunen bidez,telefonozeta abar).
Ez ahaztu taldearen biktima dela.
Buruko osasun alorreko profesionalekin (medikuak, psikologoak, psikiatrak, gizarte langileak...) harremanetan ipini, ahal bada sekten arazoak ezagutzen dituztenekin.
Pazientzia handia izan eta ez amore eman harrapatuta dagoenaren presioei, ezta taldearen presioei ere.
Ez sinetsi harrapatuta daudenek esaten duten guztia; ez dute curen kabuz hitz egiten, taldearen ahotsak dira.
Taldearen ahalmen ekonomiko handiak ez zaitzala beldurtu. Zuhurtziaz jokatu, baina tinkotasunez.
