Arreta!
Posibles riesgos

Nortasuna eta jokabidea aldatzea

Edozein talderen aurrean jarrera autonomoa eta kritikoa bermatuko diguten bideak bilatu behar ditugu.

Pertsonek taldeak eratzea oso baliotsua izan daiteke; kontua, beraz, ez da taldeen kontra egitea, baizik eta zenbait organizaziok dituzten joera manipulatzaileei antzematea. Bere borondatez talde batean sartzen dena, askotan, ez da konturatzen hartzen dituen arriskuez. Doktrinatze - prozesuek, informazioren eta ingurunearen kontralak eta bestelako manipulazio -teknikek reagiten dute control mentala izatea. Halako dinamikak organizazio ireki eta zintzo baten funtzionamenduaren kontrakoak dira, bai eta gizabanakoaren askatasunaren eta erantzukizunaren kontrakoak ere.

Kontrol mentalako prozesuak eragin hauek izan ditzake:

Autonomia pertsonala mugatu, eta bizi - eredu zurrun eta oso mugatzaileetara bideratzea.

Norberaren nortasuna galdu, eta "talde - nortasun" batera murriztea. - Arlo psikikoan, haurtzaroko eboluzio - faseetara atzera egitea.

Burubide eta analisi kritikoaren gaitasuna galtzea - Beldurra, lotsa eta errua sentitzea.

Nekea, atsedenerako tarterik gabeko bizitza lanpetuagatik.

Heziketan eta jakintza tekniko eta zientifikoetan, beheragoko mailetara jaistea.

Gaitasun profesionala eta laneko maila galtzea

Harramanetarako gaitasuna galtzea, familiako arduretatik pixkanaka - pixkanaka aldentzea, eta inhibitzea

Taldetik kanpoko adiskedeak galtzea

Bizitzeko beharrezko diru - sarrerak gutxitzea, eta taldeari ondasun materialak ematea.

"Esperientzia filosofiko eta espiritual" horiek behar izatea, eta behar horien menpe izatea.

Organizazioak jarraitzailearen barru - barruko xehetasunak dakizkielako, presioak eta xantaiaa jasateko arriskua.

Erabakitzeko eta gauzak egiteko askatasuna murriztea.

Nahasketa psikikoak eta psikosomatikoak, arrazoitze - prozesuak gutxitzea, kontzentrazio-ahalmena galtzea, bizitza sentimentala aldatzea, tolerantzia-ahalmena gutxitza, eta hizketari eta hizkuntzari erasatea.

Manipulatzaileak ez diren taldeetan, ez da halako ondoriorik azaltzen. Izan ere, zintzo jokatzen dituen organizazioek irekiago bihurtzen dituzte gizabanakoak, euren buruaz segurago, toleranteago, libreago, eta euren erantzukizunen jakitunago.