Manipulazio psikologikoa egiten duten taldeekiko lehenengo harremanak, zenbait xehetasunetan, manipulatzen ez duten organizazioen antzekoak dira. Manipulazio psikologikoa egiten duten taldeetan, sistematikoki, metodo sotilak eta eraginkorrak aplikatzen dituzte, euren eskaintza erakargarriago eta "mirakulutsuago" egiteko. Prozesu horretan, harreman pertsonala nabarmentzen da, eta promesak egiten dituzte; promesa horiek kritikoki aztertu behar dira, batez ere nabarmenki bat etortzen badira gure behar afektiboekin, gure harreman - interesekin, gure esperientziekin eta gure garapen pertsonal, espiritual eta ideologikoarekin.
Halakoen artean, aipatzekoak ditugu honako hauek:
Eskaintza espiritualak, hala nola zenbait meditazio-eta erlaxazio-forma, esperientzia mistikoak, jakintza eta erritu magikoak, profeziak...
Eskaintza erlijiosoak, adibidez ospakizun eta gertaera erlijiosoak, Bibliaren eta doktrinaren ikasketak, erritualak, otoitzak eta kantikak.
Ekimen politikoak, oinarritzat "munduaren salbazioa" dutenak, sistemarako alternatibak dakartzatenak, mundu osorako bake - eta harmonia - proiektuak...
Gizarte - eta elkartasun - ekimenak, dirua biltzeko kanpainetan dihardutenak, gizartean sentsibilizazio - eta errebindikazio - ekaintzak egiten dituztenak, gobernuz kanpoko erakundeekin lankidetzan eta kooperazio - proiektuetan...
Osasunaren inguruko eskaintzak, osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptuei buruzko interpretazio "altematiboak" dakartzatenak, medikuntza -zientziaren planteamenduak eta tratamenduak ukatzen dituztenak, oinarri zientifikorik gabeko ""bizimodu osasuntsurako gomendioak" ematen dituztenak...
Psikoterapia - eskaintzak, errealizazio pertsonalerako prozesuan bidezko terapia egiten dutenak, baliabide hauek erabiliz: hainbat teknika, erlaxazioko eta estresa gainditzeko zenbait saio, kontzientzia - egoera aldatzea, ideien eta doktrina - printzipioen segimendua...
Heziketaren inguruko eskaintzak: era guztietako gaiei buruzko irakaskuntza - programak, biltzarrak, mintegiak, heziketa - saioak, komunikaziorako eta gatazkak maneiatzeko ikastaroak...
Economía - eta merkataritza - teknikak: enpresak sortzea, negozioak, posta bidezko salmenta, zuzeneko banaketarako sistemak, langileak eta zuzendariak prestatzea eta hautatzea, eta laneko bitartekaritza.
Hedabideetako ekimenak, hala nola egunkari eta aldizkarietako iragarkiak, liburuxkak, propaganda - kartelak, albisteak sortzea, jarduerei buruzko informazioa, telebista, irratia eta ikusentzuneko, informatikako nahiz telematikako baliaideak erabiltzea. Eskaintza horiek eta beste asko, itxura batean, zintzoak eta eskatzaileari laguntzeko asmoz eginak dira. Halakoak ikustean, geure buruari galdetu behar diogu:
Zer - nolako metodoak eta oinarriak dituzte?
Norengandik dator eskaintza, eta zen prestakuntza - mota dute eskaintza egiten dutenek?
Nor da organizazioaren buru?
Zein dira organizazioaren benetako helburuak?
